miércoles, 8 de febrero de 2012

miércoles, 1 de febrero de 2012

Enlatzeak

Planeta honetan behintzat, bizia proteinetan eta azido nukleikoetan oinarrituta dago. Azido nukleikoak, DNA eta RNA, proteinak egiteko informazioa gorde eta kudeatzen dute. Kodea berez DNA da. Informazioa RNA-molekula batean kopiatzen da eta erribosometara garraiatzen da. Han beharrezko zatiak hautatu eta elkartu egiten dira proteinak sortzeko. Proteinak gorputzeko prozesu guztiak egingo dituzte, azido nukleikoen sintesia eta kudeaketa barne.

giza genoma eta haren garrantzia

Giza genoma

Giza kariotipo arrunt baten irudikapen grafikoa
Giza genoma homo sapiens espeziearen genoma da, 24 kromozomaz osatua  
Genoma garai honetako zientziaren esparru nagusitzat hartu da. Azido nukleikoen  funtzioa eta egitura argitu zen heinean, kodetzen duten informazioa irakurtzeko irrika sortu zen. Azken urteetan gizakion informazio genetikoa eskuratzeko proiektuari heldu diote zientzialariek. Tarte horretan, diru asko mugituko duen beste edozein gai bezalaxe, lehia politikoak, komertzialak, etikoak eta zientifikoak sortu dira.
Zientziaren historian 2000an puta giza genomaren sekuentziarena izan zen. Gizakion zelula guzti-guztiek duten informazio genetikoa irakurri zela aldarrikatu zen. Informazio horren barne, gizaki osoa egiteko behar den guztia zehaztuta dago.
Laborategi askotako lana biltzen zuen proiektu handi bat izan zen kontuaren jatorria. Diru publikoarekin babestu zen eta Human Genome Project  izena eman zitzaion. Geroago, hango langile batek sortutako enpresa pribatu batek, Celera Genomics enpresak, beste metodologia lasterragoa erabili zuen helburu berarekin. Bi erakunde horien lanaren eta lehiaren ondorioz, giza genomaren informazioa irakurtzen bukatu zutela iragarri zuten. Lana ez zegoen bukatuta, baina iragarpena bien interesetarako egokia zen.
Zientzialarientzat nahiz gizartearentzat giza genomaren proiektuak ondorio asko erantsita ekarri ditu. Gaurko gaixotasun nagusiekin,klonazioarekin,antropologiarekin, eboluzioarekin auzitegi zientziarekin eta beste hainbat esparrurekin zerikusia handia du genetikak. Horretaz gain, arazo etiko eta soziologiko berri asko sortu ditu.
Hala eta guztiz ere, genoma zientziarentzat aurrera pauso handia da, ikerketa berri askotarako ateak zabaldu dituelako. Genomaren informazioa bera ez ezik, informazioaren egitura eta antolamendua ere ezusteko asko ekarri die biokimikariei. Oraindik ere analisia ez da bukatu, izan ere, hasi besterik ez da egin.
Genomarekin zerikusia duten gogoetak, beraz, esparru guztietara zabaldu dira. Hemen, aldiz, eduki gutxi batzuetara mugatu beharko gara: